Noticias

 

Martxoaren 2tik aurrera, Lekeitioko herritarrek etxeetan jasoko dute Lekeitioko Udalaren proiektu berrian partehartzeko gonbita, Lekeitio adinekoekin "herri atsegina" proiektuan partehartzeko gonbita hain zuzen.

Pertsona gehienak Lekeition 80 urte baino gehiago bizi daitezke. Bizi-itxaropena da gure lurraldeko biztanleen zahartze azkarraren kausa nagusia. Bizitza luzeagoa oso baliabide baliotsua da. Zahartzaroa nola bizi eta bizitza osoa nola garatu birpentsatzeko aukera ematen du. Eta horrek, banako ariketa ematen duenak, ariketa kolektiboa ere izan behar du.

Martxan jarri nahi den proiektu berri honen helburua, hau da, gure herria adinekoekin adeitsua bihurtzearen proiektuaren helburua, Lekeitio adin guztientzako udalerri bilakatzea da eta, horretarako, zahartze aktiborako eta osasungarrirako baldintza egokiak sortzea eta bideak ematea. Azken finean, Lekeitio adinarekin atseginagoa izan dadin lortu nahi da, adinekoak daukaten potentziala balorean jarriz.

Proiektuaren protagonistak, adinekoak eurak izango dira eta lan-esparru partehartzailea emango zaie, zahartze aktiborako eta osasungarrirako dakarten inguruneko elementu nagusiak eurek zehazteko. Hala ere gazteen ikuspuntua ere beharrezkoa da proiektuan. Bestalde, Udaleko eta Bizitzen Fundazioko profesionalak ere izango dira bidelagun.

Proiektua gauzatzeko lehen pausua talde eragile edo dinamizatzailea sortzea da eta hori horrela Udalak herritarrengana jotzen du, herritarrak baitira herriko errealitatea ezagutzen dutenak eta Lekeitio beraien erara egin.

Gonbita 55 urtetik gorako edota 18-25 urte bitarteko herritarrei zuzentzen zaie. Proiektu honetan parte hartzeko interesatuta daudenek, etxeko buzoian aurkituko duten orria bete eta Lekeitioko Udaleko Bulego Orokorretan entregatu dezakete edota beraien datuak bidaliaz agurtzane-ongintza@lekeitio.eus helbidera.

 

Izena eman duten herritarrekin martxo bukaeran hasiko da elkarlanean Udala, lehendabizi “Adinekoekin hiri adeitsua”ren inguruko prestakuntza edota formakuntzaren lehen saioak emanez.


IZEN EMATE ORRIA