Noticias

 

 

LEKEITIOKO SANTO TOMAS 2017

 Lekeitioko Udalak Santo Tomas Azoka ospatuko du datorren abenduaren 21ean. Urtero bezala, ohiko azokaz gain, eskualdeko etxe-abereen erakusketa egongo da ikusgai. Hona hemen egun horretarako prestatutako egitaraua:

10:00h: Azokaren eta abere erakusketaren hasiera.
13:30h: Azokaren mahairik onenari sari banaketa
14:00h  Azokaren amaiera
 
 Udaletik aipamen berezi bat egin nahi diegu Lekeitioko udal brigada eta udaltzaingoko langileei aurreko egunetan eta bereziki egun horretan egiten duten lanagatik.

Lekeitioko azokara hurbiltzen direnek bertoko produktuak erosi eta animaliak ikusteko aukera izango dute :

AZOKA GUNEA

 
Lehen sektorean , 36 dira Lekeitiora datozen ekoizleak eta artisauak (19 Lea Artibai eskualdekoak) euren produktuen salmenta zuzena egiteko. Azokan aurkituko diren produktuak honako hauek izango dira:

• Ortuari eta frutadun zazpi ekoizle. Atal honetan mahairik onenari 100€ko saria emango zaio.
• Ardi eta ahuntz gaztadun hiru ekoizle.
• Ogia eta gozogintzako bost ekoizle.
• Olio ekoizle bat
• Bizkaiko txakolinaren ekoizle bat.
• Arrain kontserbadun  ekoizle bat.
• Ahate produktuen bost ekoizle
• Eztiaren ekoizle bat.
• Txerrikietan  bi ekoizle.
• Egurra, zilarra eta larrua…. lantzen duten  5 artisau
• Talo txosnak

Bestalde, Maialen Aulestiaren aldeko karpa egongo da eta baita 5. Kontenedoraren inguruko informazio gunea ere.

Eskualdeko abeltzainek euren gunea edukiko dute euren abereen erakustaldia egiteko. Azokara etorriko diren abereak honako hauek dira:

• Hegaztiak eta animali txikiak : lau abeltzain
• Zaldiak: bi abeltzain (8 buru)
• Ardia: bi abeltzain (12 buru)
• Ahuntzak: bi abeltzain (8 buru)
• Astoak: abeltzain bat (5 buru)
• Behiak: 2 abeltzain (8 behi)
• Idiak: abeltzain bat (bi buru)

 Azoka honen antolakuntza gutxi gora behera 5000€ko kostua du eta, BBK Gizarte ekintzaren laguntza  jasotzen da.

 Informazio honekin batera, Lekeitioko Udalak azokara bisitan etortzeko gonbidapena nahi du luzatu gure ekoizle eta produktuekin zuzeneko harremana izatera. 

Bestalde, Santo Tomas azoka goizean izan ondoren, arratsaldean antzerkiaren txanda etorriko da. Abenduaren 21ean 18:30etan Konpainiako eleizan KALEKA 28 egitarauaren barnean “Años Luz” antzezlana egongo da. Lady Di Fusak ez du lortzen bere melodiak konposatzen, baina amets labur baten ondoren bere eskuekin imaginatutako notak interpretatzen hasten da. Haietatik, itzal, argi eta kolorez jantzitako irudiak sortuko dira,  armairu baten esnatzen diren bi txontxongiloen  istorioa kontatuko digutenak: zur txontxongilo bat eta arraultz urdin bat. Antzelan honek, ametsak, nahiak eta adiskidetasunari buruz hitzegiten digu. 5 urtetik aurrerako publikoari zuzenduta.