Noticias

 

Aurten ere, Lekeitioko Turismo bulegotik  jende ugari igaro da udan. Udako datuak zehazki hauek izan dira:

  • Ekainetik irailera,  19.140 kontsulta jaso dira turismo bulegoan ( iaz 20.725)
  • Bizkaitarren atzetik (%40), %35 Madrilekoak , katalanak eta Castilla – Leon ekoak izan dira bisitari nagusiak.  %25 atzerritarrak izan dira (frantsesak, alemaniarrak , Erresuma Batukoak, Estatu Batuarrak)
  • Bisitariek, gehien bat, Lekeitiori eta Bizkaiari buruzko informazioa eskatu dute, baita Euskal Kostaldekoari buruzkoa ere: zeintzuk direnleku interesgarriak, zeintzu museo bisitatu, non jan eta lo egin, jardueren eskaintza zein den,…
  • Bisitariek euskal kultura eta herriko usadioei buruzko interesa ere adierazi dute.
  • Itsasargia aurtengo udan 1.534 pertsonek bisitatu dute. Iaz, 1.990 pertsonek.
  • Santa Maria Basilikaren bisiten emaitzak oso baikorrak izan dira: 2.690 pertsonak bisitatu dute eliza. Pasa den urtean: 2.514 pertsona. Aurten uztailean ere bisita gidatuak egiteko aukera egon da. Aurten, iazko epe berdinean (abuztua eta iraila) 1.631 pertsonek bisitatu dute eleiza.
  • Herrian zehar egin diren bisita gidatuetan aurten 430 pertsonak parte hartu dute, iaz 250 ( aurten iaz baino %60 gehiago).

Udatik aparte, turismo jarduera eta eskaintzak urte osora zabaltzen dira. Urrian adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Europako Ondare Jardunaldien programaren barruan, bisita gidatuak antolatu ditu Lekeitioko Udalak eta baita azaroan jarduera eta bisitak Lekeitioko Hiribilduaren 692.urteurrena ospatzeko.