Noticias

 
Lekeitioko Turismo bulegoak aurten bisitari asko jaso ditu uda sasoian. Hala ere, turismo jarduera eta eskaintza urtean zehar zabaltzen da.

Udako datuak ondokoak dira:

  • Aurtengo udan (ekainetik irailera) 20.725 kontsulta jaso dira turismo bulegoan ( iaz 19.338).
  • Bizkaitarren atzetik, Madrilekoak eta katalanak izan dira bisitari nagusiak.
  • Atzerritarren artean, beti ere hurbiltasunagatik, Frantsesak, eta Erresuma Batukoak honen atzetik. Alemanikoak eta Holandar kopurua gehitu egin da ere.
  • Bisitariek, gehien bat, Lekeitiori eta Bizkaiari buruz eskatzen dute informazioa.  Euskal Kostaldekoa baita.
  • Eskatutako informazioa, plano, mapa, leku interesgarri, foileto eta museoei buruzkoa izan da. Baita ere non jan, non lo egin eta zer jarduera eskaintza dagoen. Euskal kultura eta herriko ohiturei buruz ere galdetu dute bisitariek.
  • Itsasargiari bisitak, aurtengo datuak, 1990 pertsona, pasa den urteko antzerakoak dira. Iaz, 2.016 pertsona.
  • Pasa den urteko proiektu berriari jarraituz, Santa Maria Basilikaren bisitak jarri dira martxan uztaila, abuztua eta irailean. Bisita libre, gidatua eta audiogidak eskaini dira. Emaitzak oso baikorrak izan dira: 2.514 pertsonak bisitatu dute eliza. Pasa den urtean: 1.275 pertsona.
  • Aurten eleiza bisitatzeko hilabete bat gehiago egon da (uztaila). Aurten, iazko epe berdinean (abuztua eta iraila) 1.631 pertsonek bisitatu zuten.