Noticias

 

“Udaletik” aldizkariaren bitartez herriko etxe guztietara 2018ko aurrekontuen proposamena iritsi zen azaroaren 22an. Gainera, egun berean ere Udalak dituen web orrialde eta sare sozial guztietan eskegita dago, hiritargoari entzuteko eta parte hartzerako aukera emateko bide gero eta garrantzitsuagoa bilakatzen ari baitira.

Epeei dagokienez, azaroaren 22tik abenduaren 11ra bitartean herritar orok aurrekontuen gaineko ekarpenak egiteko aukera izan du eta horrela egin dute. Ondoren, ekarpenak egin dituzten herritarrei erantzuteko konpromisoa hartu zen Udal gobernutik, eta egunotan hala egiten ari da.

Guztira 5 ekarpen egon dira eta EHBilduk ere aurkeztu ditu bere ekarpenak.

Udal Gobernuak ekarpenak aztertu ditu eta herritarrei erantzuten ibili da egunotan. Ekarpen gehienak ontzat hartu dira eta aurrekontuetan aurreikusiko dira, beste batzuk aurrera eramateko proposamenak dira, hurrengo urteetan martxan jartzeko egitasmoak. 

EHBILDUREN EKARPENEN INGURUAN

EHBilduk 2018ko udal aurrekontu proposamenaren inguruan aurkeztutako emendakinei dagokienez, 4 emendakin osotasunean onartu dira. Esan beharra dago, EHBilduk aurkeztutako ekarpen gehienak iada gobernuaren proposamenean agertzen direla.
EhBildu koalizioak aurkeztutako ekarpenetan sakonduz:

EH Bilduren idatzian esaten da “ Artapen eta konponketak. Hiribidea” partidatik 75.000 euro kentzea eta beste gai batzuetara bideratzea. Partida hau da kalean egiten diren lanen oinarria: zebra bideak, irisgarritasun obrak, argiteri publikoaren mantenua eta hobekuntzak, garbitasun bereziak, espaloien hobekuntzak, herritarren eskaerei erantzuna eman,  e.a… azken finean herritarrei kalea erosoago eta seguruago egitea, erorketak etab sahiestuz adibidez. Beraz, partida honetarako aurreikusitako zenbatekoa beharrezkoa dela deritzogu beharrizanei aurre egiteko. Argi geratu da kaleak ondo mantentzearen garrantzia EhBildu ere parte den Lekeitio herri lagunkoiaren talde eragilean, gai hau behin eta berriz mahairatzen delako egiten diren batzarretan.

Santo Tomas Azokari dagokionez, honi 1.900 euro murriztea eta Markinako urriko azokari 5.200 euro ematea ez dugu ikusten. Lekeitioko Santo Tomas Azokan sinesten dugu, honi eman behar zaio bultzada eta babesa. 2017ko aurrekontuen emendakinen erantzunean adierazi genuen moduan, Urriko azokan ikusita Lekeitioko ekoizlerik ez dela joaten, azokatik kanpo geratzea erabaki zuen Udal gobernuak 2016an eta momentuz Lekeitioko Udalak ez du azokan parte hartuko baina Santo Tomas azoka eta udako azoka -zeina eskualde mailakoa den baita- bai bultzatu eta hauetan partehartuko duela. Kirol taldeei 15.000 euro gehitzearen inguruan gogoratu iaz 5.000 euro gehitu zirela eta beraz, momentuz, ez da aurreikusten igoerarik. Baina, bai aipatu urtean zehar taldeei beste laguntza batzuk ere bideratzen zaizkiela herrirako onura duten kirol ekintzak antolatzeagatik.

Abaroa eremuan inbertsioak aurreikusten  dira proposatutako aurrekontuan.

“Euskara batzordeko hitzarmenak dirulaguntzak…” partidan (481 335 501) 18.900 euroko igoera  ematea eta, beraz, gutxienez 2015eko aurrekontuko diru kopuru berdina mantentzea ez da aurreikusten: Alde batetik, ezinezkoa delako Korrikari (400 euro) eta Lea-ArtiBai Euskarari Elkarteari (5.000 euro) zuzeneko diru-laguntzarik ematea. Izan ere, 2018. urtean Korrikarik egongo ez delako eta gaur egunean Lea-ArtiBai Euskarari Elkartea ez dagoelako funtzionamenduan. Beste alde batetik, partida horretatik Hitzari bideratzen zitzaion diru laguntza (12.000 euro), gaur egunean aurrekontuetako beste atal batetik bideratzen zaio. Hala ere, urtean zehar euskararen inguruan lan egiten jarraitzeko aurkeztu daitezkeen proposamen zehatzak aztertzeko konpromisoa hartzen du Udal Gobernuak.

Iturriotzeko partida badago jada aurrekontu proposamenean: 6093232500 partida, hala ere, partida hau beste 5.000,00 eurotan igotzea, beraz guztira, 10.000,00 euro izatea proposatzen du udal gobernuak.

Kanpoko enpresak - bulego teknikoari dagokionez, ez dugu posible ikusten partida hori murriztea, teknikariak egiten duen lanaldia gutxienez berdin mantentzea ezinbestekoa dela deritzogu eta.

Berdintasun Plana partidari dagokionez,  2.000,00 eurotan partida igotzea ontzat hartzen dugu, azken urteetan egindako lanari bultzada ematen jarraitzeko.

San Antolin jaien partidan 2017koarekin alderatuta 18.000 euroko igoera egitea proposatzen du Udal Gobernuak beraz zenbateko hori nahikoa dela deritzo.

San Pedro jaien partida 2017koarekin konparatuz 2.000 eurotan igotzen du aurkeztutako aurrekontu proposamenak.  Beraz, onartzen da EhBilduren ekarpena ta guztira 5.500 igoko da partida. Hau da, udal gobernuaren proposamenari 3.500 euro igoko zaizkio.

Aratusteei dagokionez, Ehbilduren ekarpena ontzat hartzen da eta 1.500 eurotan igoko da partida.

OHZ-aren inguruan, 2017ko urtarrilean egindako Osoko Bilkuran esan zen moduan zerga ordaindu ezin dutenek AES-ak jaso ditzakete. (16/2017 dekretua, urtarrilaren 17koa, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duenak bere 3. Artikuluko a) 4 puntuan ezartzen duen modura). Hala ere, urtean zehar AESetako partida nahikorik ez balego, Gizarte larrialdietarako partida gehitzeko konpromisoa hartzen du Udal Gobernuak beste behin ere, beharrizana duen herritarrei laguntzeko. Azpimarratu 2018an partida hau 12.000,00 eurotan gehitzen dela.

Beraz laburbilduz, EhBilduk egindako ekarpenei dagokienez, ondokoak onartzen dira eta hauek osotasunean:

  • Iturriotzeko partida: beste 5.000,00 eurotan igoko da, guztira partida honek 10.000,00 euro izango dituelarik.
  • Berdintasun Plana partida: 2.000,00 eurotan igoko da partida proposatu bezala, azken urteetan egindako lanari bultzada ematen jarraitzeko.
  • Aratuste jaietara zuzendutako diru partida: 1.500 eurotan igoko da partida.
  • San Pedro jaietara zuzendutako diru partida: 3.500 eurotan igoko da partida.

GAINONTZEKO EKARPENAK

Isuntza Arraun Elkarteak egindako ekarpenak aurrekontu proposamenean aurreikusten dira, hau da, Udal gobernuak elkartearekin izandako batzarretan mahairatutakoa kontuan izanda,  herriari egindako aurrekontu proposamenean, aurreikusten da iada lokaleko pasilloa, bulegoa eta gimnasio txikia margoztea eta baita argiteria aldatzea ere. Horrez gain, sabaia ere  konponduko da.

Atabaka elkarteak Garraitz irlan lanekin jarraitzeko 20.000,00 euroko diru ekarpena egitea proposatzen du, “Garraitz 25” proiekturako.  Lekeitioko Udalak beti izan du eta hala erakutsi du “Garraitz 25” proiektua aurrera eramateko borondatea eta horretan laguntza eskaintzeko. Hortaz, 2018rako partida bat zabalduko da printzipioz 5.000,00 eurotakoa zeina urtean zehar handitu ahal den. Hala ere, proiektuan sakontzeko eta elkarteak eta Udalak gaiaren inguruan dituen ikuspuntuak jorratzeko batzarrak egingo dira.

Lekitto Bedarrak taldeak ere egin ditu ekarpenak. Horietatik 3 onartu dira eta ondorioz diruz lagunduko dira Usotegi Lorategia balorean jartzeko, kartelak egin eta bisita gidatuak antolatzeko, Usotegi egunaren VI. edizioa antolatzeko eta baita ikastaro eta hitzaldiak antolatzeko.

Azkenik, Lekeition erroldatua ez dagon bakarkakoak ere egin ditu ekarpenak eta nahiz eta herritarrei egon zabalik ekarpen epea, erantzun egin zaio: oinezkoentzako Leabeko zubiaren eta Arropaineko errotondaren bitartean dagoen pasabidea egitea eskatzen zuen. Hala ere, Udal Gobernuaren Santa Katalinako bidea bukatzea da eta 2018an Arropaineko losa egitea da. Hala ere,  pasabidea kontuan izango da eta esan horren gainean Udala hasia dela pausuak ematen: zein den egoera juridikoa, jabetzak, Aldundiarekin batzarrak… Bestalde, Santa Katalinako taberna inguruari dagokionez, kiratsa kentzea adierazten du ekarpenetan baita. Honen inguruan adierazi udan putzua hutsitu egin zela eta udaleko zerbitzu teknikoak badabiltzala irtenbidea emateko lanean.

Astelehenean, abenduaren 18an deitu zen Ogasun Batzordea behin betiko proposamena aurkezteko eta gaur,  abenduaren 20an 19:00etan kulturetxean herri batzar zabala egingo da aurrekontuen gaineko azalpena emateko.

Azkenik, abenduaren 28an aurrekontuak Osoko Bilkurara eramango dira, bertan aurrekontuak eztabaidatu eta, hala bada, onartzeko.