Noticias

 

Lekeitioko Udalak 2017ko abenduaren 28ko Osoko Bilkuran datorren urteko aurrekontua onartu du.
2018ko aurrekontuaren zenbatekoa 8.294.678,00 eurotakoa da (2017an 7.824.601,00 eurotakoa izan zen) Udal Gobernu honen apustua oinarrizko eta kalitatezko zerbitzuak bermatzen eta mantentzen jarraitzea da eta hauek hobetzeko pausuak ematea.

Datorren urteko aurrekontua egiterakoan kontuan eduki diren irizpideak hurrengo hauek izan dira: 

  • Arlo ezberdinek 2017ko aurrekontu bera mantentzen dutela bermatzeaz gain, Udalak arlo gehienetan partidak gehitzea.
  • Hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoak betetzea eta urtez urte konpromiso horiek betetzeko beharrezkoak diren ekintza/programa/zerbitzuak aurrera eramatea.
  • Udal eraikinak baldintza egokietan egoteko inbertsioak egiten jarraitzea.
  • Gainera, herri lanen arloan Udal Gobernuak helburu izan du herria irisgarriago egitea, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea ematea eta kaleen mantentze eta hobekuntza lanak burutzen jarraitzea. 
  • Bestalde, aurrekontu honen bidez eraikinetan inbertitzeaz aparte, bestelako inbertsio batzuk ere aurrera ateratzea suposatuko dute.

Laburbilduz, Lekeitio eta lekeitiarren alde lan egiteko eta hauentzat beharrezkoak diren proiektuak egin ahal izateko aurrekontua da. Baina erakunde desberdinetan atea jotzen jarraituko du Udalak, azken urte bietan egin duen bezala. 

2018. urtean Lekeitioko Udalak inbertsioetarako 791.360,00 euro izango ditu.

Aurrekontuen zehaztapenerako pausuetan, legealdi honetan ohiko den lez, herritarrei zuzendutako partehartze prozesua ere egon da beste behin ere, hauek ekarpenak egiteko eta hala egin dute.  Guztira 7 ekarpen egon dira, EH Bildurenak barne.

Udal Gobernuak ekarpenak aztertu ditu eta herritarrei erantzun ere. Ekarpen gehienak ontzat hartu dira eta aurrekontuan barneratu dira, beste batzuk, urtean zehar aurrekontuen betetzeak aukera ematen badu, gauzatu ahalko dira eta azkenik epe luzerako proiektuak diren ekarpenak aztertu eta aurrera eramateko proposamenak dira, hurrengo urteetan martxan jartzekoak izan daitezkeenak eta beraz Udal Gobernuak kontuan izango dituenak.

2018ko aurrekontua EAJ-PNV ko bozkekin onartu da. EH Bilduk kontran bozkatu du.