Noticias

 

Isuntza Arraun elkarteko erreteila, era berean Zita Hoteleko terraza dena, oso egoera txarrean dago aspalditik eta ezinbestekoa da zaharberritze lanak egiten jarraitzea.
 
Euria egitean, Isuntzako lokaletara ur asko sartzen zen eta bertan edozein ekintza egitea arriskutsua. Hori horrela, erretila konpontzeko lanak, fase bitan banatu ziren: lehen fasea 2015.urtean egin zen teilatuko 550m2 konpondu baitziren 87.055,56 euroko inbertsioa suposatu zuelarik eta aste batzuk barru bigarren fasea gauzatuko du Udalak, gainontzeko 265 m2ak konponduz. Lanak Aste Santuetarako bukatuta egongo dira.

Udalak, azken fase honetan, 47.647,67 euro inbertituko ditu eta guztira beraz, lehen eta bigarren faseetan, 137.703,23 euro inbertituko ditu.