Noticias

 

Urtarrilak 30ean, herriko tabernari eta merkatari ordezkariekin izandako bileran azaldu zaie neurriak hartuko direla..

Azken boladan ikusita herriko espaloi edo losetan baimenduta ez dauden beladore, kanpoko barrak, barrikak, bankuak, mahaiak, aulkiak, eguzkitakoak, makina-elektronikoak, jokoak, iragarki kartelak, tendereteak, lorontziak, kontenedoreak, palesak, kioskoak eta bestelako elementu asko inongo baimen gabe jartzen ari direla taberna, denda eta beste negozio batzuk eta bestalde oinezkoen pasorako oztopo direla kasu askotan, hauek egun indarrean dagoen 2012ko apirilaren 13ko “Hiri barruko bideetako trafikoa, erabilerak eta segurtasuna antolatzeko” udal ordenantzara egokitzeko neurriak aplikatuko ditu Udalak.

Egoera honek logikoki herritarren aldetik kexak ekarri ditu eta baita ordenantza betetzen dituzten negozioen aldetik.

Udalak dendari, tabernari eta negozio guztiei gutuna bidaliko die egunotan hartuko diren neurrien eta eurek egin behar dituzten izapidetzen inguruan. Lokal edo negozio kanpoan baimendu gabeko elementuak dituztenek, Udalari baimena eskatu beharko diote 2017ko martxoaren 15a baino lehen.

Udalak eskaerak banan-banan aztertuko ditu eta baimena ematea posible den ala ez adieraziko du. Ezezkoa bada, arrazoitu egingo da eta zeintzu baldintza bete beharko lituzkeen zehaztu.

Elementuak baimen gabe izaten jarraitzen dituztenek elementuok kendu egin beharko dituzte bestela Udalak ofizioz kenduko ditu bide publikok, gastuak interesatuen kontura izango direlarik.