Noticias

 

Paisaiaren inguruko erakusketa egongo da Barandiaran Aretoan maiatzaren 26tik 30ra arte eta ekainaren 21etik 28ra arte. Herritarrek ekarpenak egin ahalko dituzte.

Paisaia ingurumena, gizartea eta ekonomiarentzat garrantzitsua izateaz gain, natura eta kultur ondarearen funtsezko osagaia da. Herritarron ongizatea eta herriaren beraren identitatea bermatzeko mesedegarria.

Pasaia, bizi-kalitatearen funtsezko elementua da, hiriguneetan zein landa-guneetan, gune degradatuetan zein kalitatezkoetan eta gune bereziki ederretan zein ohikoetan. Hori horrela, paisaia babestu eta balioan jartzeko, paisaiarako ekintza planak garatzen dira.

Azaldutakoagatik, Lekeitioko Udalak, ezinbestekotzat jotzen du Paisaiarako Ekintza Plan bat egitea herrira begira. Plana gauzatzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren laguntza jaso da. Planak ondoko puntuak barneratuko ditu:

o Diagnostikoa. Paisaiaren eta paisaia-dinamiken analisia.
o Lortu nahi diren paisaia-kalitatearen helburuak.
o Ekintzak definitzea. Jarduketa-programa.
o Partaidetzan oinarritutako prozesua.

Partaidetza prozesua gauzatzeko, Udalak erakusketa bat jarri du martxan Barandiaran Aretoan, honako data eta ordutegiarekin:

• Maiatzaren 26tik 28ra  10:00tatik- 14:00tara (turismo bulegotik sarrera) eta 18:00tatik 20:00tara.
• Ekainaren 21etik 28ra  10:00tatik- 14:00tara (turismo bulegotik sarrera) eta 18:00tatik 20:00tara.

Bertan paisaia zer den analizatuko da, baita paisaia eta paisaia unitateak babesteko helburuak zeintzuk diren azaldu. Herritarrek Lekeitioko paisaiaren inguruan badaukatelako zeresana, hauek ekarpenak egin ahalko dituzte eta Planaren lanketa egiterakoan jasotako ekarpenak kontuan izango dira. Guzti hau, Lekeitioko Udalak, HAPO ( Herri Antolamendu Plangintza Orokorra) berria egiterakoan ere kontutan izango du.

Ekarpenak aretoan eskuragarri egongo diren inkesten bidez egingo dira.

Informazio gehiago: 645009477 telefono zenbakian ( Nekane Irusta)