Noticias

 

Gaur, abenduaren 22an, Fernando Ibarra Eguiguren jaunak, Uribarren Abaroa Erresidentziako zuzendaria denak eta Koldo Goitia Markuerkiagak Lekeitioko Udaleko alkateak, hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmenaren xedea Uribarren Abaroa Fundazioa eta Lekeitioko Udalaren arteko lankidetza egotea da, larrialdi edo premiazko egoeran Fundazioak dituen baliabide eta zerbitzuetan beharrizana daukaten herritarrak bertan sartzeko aukera izateko.

Uribarren Abaroa Fundazioak konpromisoa hartzen du arreta sozio-sanitarioa emateko, Egoitza zein Eguneko Zentro erregimenean, beti ere Lekeitioko Udalak eskatutako kasuetan eta zehaztutako pertsonei zuzenduta.

Baliabidea larrialdi edo premiazko egoeran dauden pertsonei zuzenduko zaie: baliabidean sartzea ezinbestekoa denean pertsonak bere beharrizanak ez dituelako egoki asetuta ez etxebizitza inguruan ezta familia inguruan eta ezta beste ostatu aukeretan ere.

Lekeitioko Udaleko talde profesionala izango da txosten teknikoaren bidez deribagarriak diren egoerak/kasuak zehaztuko dituenak.
Hitzarmena 2017ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta hala egongo da 2021eko abenduaren 31ra arte. Hala ere, hitzarmena urtero luzatuko da automatikoki.