Noticias

 

SANTA KATALINA IBILBIDEAREN URBANIZAZIOA ETA EGOKITZAPENAREN  3. FASEA ADJUDIKATZEKO LIZITAZIOA ARGITARATU DU LEKEITIOKO UDALAK

Lekeitioko Udalak, Santa katalina ibilbidea luzatzeko proiektuan aurrera pausoak ematen jarraitzen ditu. 3. fase honetan, oinezkoentzako bideak kulunka edo kolunpioak igaroko ditu, herriaren eta gune honen arteko bidea osatuz.

Fase honetako lanek 3 hilabeteko iraupena izango dute. Gainera, obra hau egin ahal izateko, Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak izango ditu. Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua  209.181,71 eurokoa izango da, BEZ-a barne.

Era berean, eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena 26 egun naturaleko epea izango da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, hau da martxoaren 27ko 14:00ak arte. Aurkezteko lekua: Lekeitioko udala, Gamarra Kalea 1, Lekeitio - 48280.

Eskaintza hau kontratazio-organoko kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta esteka honetan aurkitu daiteke.

PROIEKTUA