Noticias

 

LEKEITIOKO UDALAREN TRANTSIZIO ENERGETIKOAREKIKO KONPROMISOAK AITORPENA JASO DU

Energiaren Euskal Erakundeak, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalei bereizgarri bat eman zien aurreko astean Ispasterren egin zen ekitaldian, trantsizio energetikoarekiko hartu duten konpromisoagatik.

“Energiaren Bidea” lemapean, udalerri hauetako ordezkariek energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko konpromisoa erakutsi dute.

Lekeitioren kasuan, aurretik kale eta gune batzuetan egindako berrikuntzez gain, egunotan Bergara, Atxabal, Kolmenares, Paskual Abaroa, Arranegi eta Ezpeleta kaleetako argiteria berrizten ari dira, farolak aldatu eta hauetan led sistema berria jarriz. Erabiltzen den energiari ahalik eta eraginkortasun handiena ateratzea da helburua. Guzti honekin, hurrengo urteetan zehar erabiltzen den energia kopurua txikitzea eta berriztagarria izatea bilatuko da.