Noticias

 

LEKEITIOTIK BILBORA ZUZENEKO AUTOBUS ZERBITZUA

Lekeitiotik Bilbora joan etorria egiteko Bizkaibusen zuzeneko zerbitzua martxan jarriko da hurrengo astelehenetik aurrera. Honek, eskari handiena dagoen orduetan autobus bidaiaren iraupena murriztea ekarriko du.

Lanegunetan, goizeko 6:15ean Lekeitiotik zuzeneko autobusa egongo da Bilbora, tartean geldialdi gutxi batzuk eginez eta bidaiaren iraupena zeharo txikituz. Zerbitzu berri hau ez da ez Markinan ezta Iurretan geldituko.

Bestalde, 15:00etan Bilbotik Lekeitiora datorren autobusa ere zuzenekoa izango da, aipatutako geldialdi gutxi horiekin.
Gaur egunean dauden zerbitzuak mantentzen dira, bai orduak eta bai geltokiak, zerbitzu zuzen hau berria da eta lehen orduan Bilbora, lanera edo unibertsitatera joateko denbora aurrezten lagunduko du. Gogoratu!! Zerbitzua otsailaren 4tik aurrera jarriko da martxan.

Udala, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera,  lanean jarraitzen du, Lekeitio – Bilbao, Lekeitio – Gernika eta Lekeitio – Galdakao zerbitzuak hobetzeko.