Noticias

 

LEKEITIOKO UDALAK 2019-2020 IKASTURTEAN EUSKARA IKASLEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK

2019-2020 ikasturtean (2019ko urritik 2020ko ekainera bitartean) HABEk homologatutako euskaltegietan euskalduntzeko edo euskaraz alfabetatzeko ikastaroak egin dituzten ikasleek, 2020ko uztailaren 1etik 17ra bitartean, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkezteko epea izango dutela jakinarazten da. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskaerak baztertu egingo dira.


I.- AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK ETA EPEA:

DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO EPEA:

2020ko uztailaren 1etik 17era bitartean.


AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

Lekeitioko Udaletxeko erregistro orokorrean eskura daitezkeen inprimaki normalizatuen bitartez eskatu behar izango da dirulaguntza, honako agiri hauekin batera:

  • Eskatzailearen nortasun agiriaren fotokopia.

  • Ikastaroak iraun bitartean Lekeition erroldatuta egotea ziurtatzen duen egiaztagiria.

  • Matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria (bankuko egiaztagiria).

  • Diru-sarrera egin nahi den bankuko libretaren lehen orrialdearen fotokopia.

  • Ikastaroa egin den euskaltegiak emandako egiaztagiria, hurrengo zehaztasunak adieraziz: a) emandako eskola orduak; b) egindako maila; d) ordutegia; e) iraupena; f) matrikularen zenbatekoa; g) ikastaroaren aprobetxamendua eta asistentzia; h) ikasleak euskaltegi horretan aurretik beste ikastarorik egin badu, zein mailatan eta aprobetxamendua.

  • Lekeitioko udalerriarekin inolako zorrik ez izatea adieraztea (eskari orrian ageriko da eta x markatu behar da).

  • Dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela adieraztea (eskari orrian ageriko da eta x markatu behar da).


II.- EMANGO DIREN DIRULAGUNTZAK:

Egindako mailaren arabera honako dirulaguntzak emango dira:

a) Euskalduntze 1. maila egiten duten ikasleen matrikularen %100 diruz lagunduko da.

b) Euskalduntze 2. mailan edo alfabetatzean diharduten ikasleek matrikularen %75 jasoko dute, ikasturtea amaitu eta gero.

c) Euskalduntze 3.maila eta 4. mailari dagozkien ikastaroak egiten dituztenei matrikularen %50 ordainduko zaie ikastaroa amaitutakoan.


III- DIRULAGUNTZAREN ONURADUNEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

a) 2019-2020 ikasturtea hasten den urtean 16 urte edo gehiago izatea.

b) Lekeitioko udalerriarekin inolako zorrik ez izatea.

c) Lekeitioko udalerrian erroldatuta egotea, gutxienez ikastaroak dirauen bitartean.

d) Egindako ikastaroaren gutxieneko aprobetxamendua %80koa izatea.

e) Egindako ikastaroan baja ez ematea.

f) Maila berdinean dirulaguntza eskatzen den hirugarren urtea ez izatea.