Noticias

 

LIBURUEN MAILEGUA KULTUR ETXEAN

Martxan duzue jada Lekeitioko liburutegiko mailegu zerbitzua. Osasun alarma dela eta, hilabete hauetan itxita egon bada ere, aste honetatik posible duzue liburu berriak hartzea eta etxean dituzuenak bueltan ekartzea.

Hori bai, liburu berrien eskaerak aurretiaz egin beharko dira liburutegiko telefonora deituz, whatsappera idatziz edo helbide elektronikora mezua bidaliz.

Liburuen eskaerak egiteko:

Telefonoa: 946 24 35 35

Whatsapp: 688 76 82 04

Email: liburutegia@lekeitio.eus

Hori egin ostean, baieztapena jasoko duzue eta liburuen bila joan ahalko zarete kultur etxera, astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era bitartean. Gogoratu ere, garrantzitsua dela etxean dituzuen liburuak bueltan ekartzea. Etorri eta eskuratu zure gogoko liburua!

 

 Lekeitioko Liburutegian mailegu eskaria berriz egiteko jarraibideak COVID-19 egoeran