Noticias

 

Lilatoia lasterketara Lekeitioko Udalaren eskutik

Hirugarren urtez jarraian, Lilatoira joateko autobusa jarriko du Udalak. Martxoaren 1ean Donostian ospatuko den lasterketarako izen-ematea eta joan etorriko autobus zerbitzua Lekeitioko kiroldegitik gestionatuko da.

Izena ematean Lilatoirako inskripzioa, pultsera solidarioa eta autobusean joan etorriko bidaia sartzen dira. Kiroldegiko bazkideentzat 12 euro izango da eta ez bazkideentzat 16€.
1990ean sortu zen lasterketa hau Donostian, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko eta gaur egun emakume kirolariak ikusarazteko beste espazio bat da.

Lasterketako parte hartzea errazteko asmoz, egunean bertan joan etorriko autobusa egongo da. Lekeitiotik goizeko 8:00etan aterako gara eta Donostiatik buelta 16:30etan izango da.

Eman izena Kiroldegiko harreran. Azken eguna otsailaren 7a izango da. Animatu eta zatoz kirolean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatzera!