Noticias

 

2016ko otsailean izandako denboralak sortutako kalteak San Juan Talako gunean konpondu egingo dira. Horretarako, jausitako barandak, behe-gain eta baselizaren teilatua berriztu egingo dira. Lan hauek garatzeko, Lekeitioko Udalak 101.954,10€ko laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiko Ustekabeak programaren bidez.

Horrela espero da gune hori lehengo modura geratzea, eta prest egotea uda hasi aurretik, San Juan Talako baita gunerik aproposa herritarrentzat zein bisitarientzat iluntzeko paseoak emateko eta gure itsas paisaiaz gozatzeko.