Noticias

 

Herriko ikastetxe publikoen gainean dugun arduran oinarrituta hainbat lan  eraman ditugu aurrera hile hauetan: leihoen  konponketak edota gimnasioan ura ez pilatzeko lanak dira adibidetako batzuk.
 
Urrengo hileetan aldiz, kolorinetako eraikinaren teilatua berritzeko eta terrazetako ohian asfaltikoa aldatzeko egin beharreko lanak burutuko ditugu. Konponketa lanetarako Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskatu diogu.

Bestetik, Iturriotz ikastetxearen urteetako eskaria da handitze lanak aurrera eramatea. Udaleko ordezkariak Hezkuntza Sailarekin bildu gara eta ikastetxearen egoera tamalgarriaz berba egin dugu. Hezkuntza Sailak, lehentasunezko egoera moduan hartu du egoera eta irailean hasiko dira obrak aurrera eramaten. Handitze lanak urte eta erdi luzatuko dira. Hezkuntza saila eta Lekeitioko Udala elkarlanean ari gara beharrizan guztiak asetuak izan daitezen.