Noticias

 

Trinkete Etxea eta Zapaterito frontoiaren artean dagoen bidean, bat batean zuloak sortu izan dira eta nahiz eta zuloak estaltzeko lanak egin, zuloek agertzen jarraitzen izan dute gune horretan.

Gertaera hauen zergaitia jakiteko eta arazoa aztertu nahian, saneamendu sarean kamerak sartu ziren eta saneamendu hodia guztiz apurtuta zegoela ikusi zen. Horren ondorioz, urak lurra garbitzen du eta zuloak sortzea eragin.

Beraz, egunotan, Trinkete Etxeko taberna aurretik eta Zapaterito frontoiraino doan hodia aldatuko da eta arketa berria egin.

Aipatutako lanak egiteko, Eusebio Maria de Azkue kalea gaurtik hasi eta printzipioz otsailaren 8ra arte zarratuta egongo da.

Kale mozketa dagoen bitartean, Santa Katalina kaleak 7 zenbakitik 21era arte (palmerara arte) norabide bikoitza izango du. Trafikoa semaforoen bidez zuzenduko da.

Kale mozketaren epean aldaketarik egonez gero, informazioa eguneratuko da.

Parkatu eragozpenak.