Noticias

 

ONDAKIN ORGANIKOA SAILKATZEKO KIT-AK BANATUKO DIRA MERKATU PLAZAN

Oraindik KIT-hauek ez dutenek, uztailaren 5tik abuztuaren 17ra arte (astelehenetik zapatura), 8:00etatik 11:00tara merkatu plazan egongo den informazio puntura hurbildu ahalko dira, haien KIT-ak jasotzeko.

Azaroan martxan jarri zen Lekeition hondakin organikoaren bilketa. Hondakin organiko hori, kontenedore marroietara bota behar da, poltsa konpostagarrietan sartuta.

Horretarako “KIT”-ak banatuko dira guztiz doan. KIT honetan ondokoa aurkituko duzue: hondakinak biltzeko ontzi txikia, poltsa konpostagarriak, edukiontzia zabaltzeko etxebizitza honi dagokion txartel magnetikoa, hozkailuan jartzeko pegatina magnetiko bat eta hondakinak nora bideratu behar diren zehazten duen eskuorria.