Noticias

 

Azaroaren 9an Lekeitioko Udaleko Areto Nagusian 19:00etan Osoko Bilkura egongo da .

Aztergaiak ondokoak izango dira:

1.- Lekeitioko Udalaren Osoko Bilkurako akta: 2017ko irailaren 29koa.

2.- Lekeitioko udalaren ordenantza fiskalak 2018.

3.- Arau Subsidiarioen UARc 19ko exekuzio-unitatearen aldaketa puntuala: hasierako onarpena.

4.- BI-2405 errepidearen adar bat Lekeitioko Udalari lagatzea (65,600 eta 65,760 puntu kilometrikoen artekoa), horretarako dagokion lankidetza hitzarmena onartuz.

5.- Mozioa: AP 8 eta AP 1 autopisten gastu-mugan Lea Artibaiko herritarrak kontutan izateko eskatzen duena.

6.- Mozioa: Ibon Iparragirre Burgoaren egoerari buruzkoa.

7.- Mozioa: Pentsiodunen egoerari buruzkoa.

8.- Mozioa: Kataluniaren ingurukoa.

9.- Adierazpen Instituzionala: azaroaren 25ekoa, Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunari buruzkoa.

10.- Azkenaldian onartutako adierazpenak:

Omnium Cultural eta Biltzar Nazional Katalaneko presidenteen espetxeratzeari buruzkoa

11.- Galdera-erantzunak.