Noticias

 

Abenduak 26ko Osoko Bilkuran, besteak beste, Lekeitioko udalak 2019ko aurrekontuak onartu zituen. Datorren urterako Udalak 8.437.488,00 euro izango ditu. 2019ko lehentasunak ondokoak izango dira: Udal gobernuak dituen konpromisoak betetzea, udal eraikinak baldintza egokietan eta hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzea, herria irisgarriagoa egitea, arazoak sortzen dituzten guneei irtenbidea ematea, kaleetan hobekuntza lanak burutzea, hezkuntza arloan inbertsioak egiten jarraitzea: eskolan eta Iturriotzen inbertsioak, musika eskolan inbertsioak, ikastola eta eskolako ekarpenei igoerak eta abar.

Herri Antolamendu Plan Orokorrari dagokionez, behin behineko onarpena eman zaio dokumentuari. Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen plan  honi 20 alegazio egin dizkiete herritarrek. Egin beharreko aldaketak eta Genero ikuspuntua txertatu ondoren,  atzo, Osoko Bilkuran, HAPO berriari onarpen probisionala eman zitzaion eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen sailera eta Lurralde Antolamendurako Batzordera bidaliko da, erakunde hauen oniritzia jasotzeko.

Bukatzeko, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartuko zen, Udalean euskara indartu era areagotzeko, bai zerbitzu hizkuntza bai lan hizkuntza bezala euskararen erabilera bermatzeko. Era berean, Lekeitioko Udalaren Euskararen Plan Estrategikoa ere onartu zen, hau da, euskara herrian sustatzeko estrategiak jasotzen dituen dokumentua.