Noticias

 

Hautaketa prozesu berriaren oinarriak

Lekeitioko Udalak 2017ko abenduaren 15ean Tokiko Gobernu Batzarrak hurrengo ondokoa onartu du.

2017ko maiatzaren 26an, Peoi, kale garbitzaile, eraikin garbitasuneko peoi, kontserje; azoka arduradun lan poltsa eratzeko oinarriak onartu zituen. Hautagaiek eskariak aurkezteko epea maiatzaren 29tik ekainaren 23ra arte zabaldu zuen.

Hautaketa prozesuaren lehen froga praktikoa, 2017ko abenduaren 11n burutu zen. Froga honetan emandako akatsak zirela eta, azterketak ez zuzentzeko eta prozesu hau bertan behera uzteko erabakia hartu zuen Alkateak abenduaren 12an baita prozesu berri bati hasiera ematea, prozesu osoaren onerako: bai gardentasun, berdintasun eta ziurtasuna bermatzeko.

 Hori horrela,  prozesu berri honen oinarriak eta deialdia zabaltzea erabaki du gaurko Udal Gobernu Batzarrak. Eskariak aurkezteko epea abenduaren 20tik eta urtarrilaren 5era arte zabalduko da, biak barne.

 Bertan behera utzitako prozesuan  aurkeztutako  eskabideak eta gainontzeko dokumentazioak prozesu berri honetarako balioa izango dituzte eta aurrekoen eskaria automatikoki onartuak izango diraa, kontrakoa agertzen ez badute.  Hala ere, esandako epean eskariak osatu ahal izango dituzte, dokumentazio gehigarria erantsiz.

  Aurreko prozesuan aurkeztu direnei sortutako kalteengatik barkamenak eskatu nahi diegu Lekeitioko Udal Gobernutik