Noticias

 

PERTSONA NAGUSIEI BIDE-LAGUNTZA EMATEKO BIDE LAGUN PROIEKTUA

Caritasek eta Lekeitioko Udalak kanpaina bat abiarazi dute pertsona nagusiei bideratutako beti lagun proiekturako boluntarioak erakartzeko. Bide-laguntza tradizionalaz gain, telefono bidezko bide-laguntzaren inguruko esperientzia pilotu bat garatu da proiektuan.

Helburua zera da: edadetuek izan dezaketen bakardade edota isolamendu egoera arintzea. Beharrizan afektiboei eta harremanak izateko beharrizanei erantzuna eman nahi diegu; gizarte baliabideak erabiltzen eta inguruarekin erlazionatzen lagundu; hori guztia boluntarioen lanaren bidez. Proiektu honen egitekoa familia eta profesionalek ematen dutenaren osagarria izatea da asmoa.

Proiektuaren inguruko informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke (Tel.: 94 603 41 00; agurtzane-ongintza@lekeitio.eus) edo Caritasekin, zuzenean (Tel.: 688 84 40 27 / 94 402 00 74; asuso@caritasbi.org).