Noticias

 
Lekeitioko Udalak   San Kristobal enparantzan (eskolapean) kioskoa dauka. Gaur egun, kioskoa (eraikina) informazioa jasotzeko eraikin bezala erabilia izan da talde desberdinen artean.

Lekeitioko Udalak,  kioskoak izan ditzakeen  aukera desberdinak aztertu nahi ditu. Hori dela eta ideia lehiaketa deitu du.

HELBURUAK:
  • Kioskoari  irtenbidea ematea.
  • Herritarren  artean ekimenak sortzeko eta garatzeko jarrera sustatzea.
  • Interesa sustatzea auto-okupaziorako, ekintzailetasunaren kulturarako eta proiektu eta enpresak sortzeko jarrerarekiko.
  • Herritarrengan irudi sortzailea, ekintzailea eta aktiboa proiektatzea.
  • Ideia onenak saritzea.

OINARRIAK:

    1. Lekeition bizi den edozein pertsonak, nahiz enpresa erakundek har dezake parte.
    2. Aurkeztutako proposamen eta ekimenek egingarriak izan behar dira eta  herritarren beharrizanak betetzen  eta hobetzen lagundu beharko  dute.
    3. Parte hartzaileek ondorengo egitura edo gidoia jarraituko dute:

            • Ekimenaren izenburua.
            • Deskribapen orokorra (10-20 lerro bitartean).
            • Ekimen hau martxan jartzeko arrazoiak.
            • Helburuak.
            • Kioskoaren kokagunea (beste kokagune bat aurkez daiteke).
            Oharra: izen-emate fitxa betetzea nahiko izango da

    4. Proposamenak aurkezteko epea, maiatzaren 2tik 23ra (biak barne).
    5. Proposamenak aurkezteko aukerak:

            • Udaletxeko bulego orokorretan.
            • Posta bidez: Lekeitioko Udala, Gamarra 1   kalea, 48280 LEKEITIO.
            • Posta elektroniko bidez ondorengo helbidean: udala@lekeitio.eus

    6. Epaimahaia udaleko  2 ordezkarik, Garapen batzordeko kideek eta Leartibai Garapen Agentziako teknikariak osatuko dute. Lehiaketaren ebazpena Lekeitioko  Web orrian eta prentsa oharren bidez jakinaraziko da.

    7. Honako irizpideak  hartuko dira kontutan ideiak baloratzeko orduan:

        • Originaltasuna, sormena eta berrikuntza.  (10 puntu)
        • Ideia garatzeko aukera. (5 puntu)
        • Herriari egiten dion ekarpenaren balioa eta balio ekonomikoa edo ideia horretan abiatuta negozioa sortzeko potentziala. (10 puntu)

    8. Isilpekotasuna. Lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren datu pertsonalak datuak babesteko lege-araudiaren arabera erabiliko dira. Saritu gabe geratutako parte-hartzaileek emandako proiektu (ideia) eta datuen inguruan isilpekotasuna zaintzeko konpromisoa hartzen da. Epaimahaiak erabakia eman ondoren, proiektu irabazleen ezaugarri orokorrak zabaldu ahal izango dira, baita sustatzaileen izena eta irudia ere, aldez aurretik eskatuta. Jasotzen diren ideia guztiak Lekeitioko Udalaren esku geldituko dira.

    9. Sariak ondorengoak izango dira:
Lehenengo saria: 300 €ko  bonua Lekeitioko   merkatal eta zerbitzu alorretan gastatzeko.
Epaimahaiak horrela erabakiz gero, sari hau ez emateko aukera izango du.

    10. Lehiaketa honetan parte hartzeko goian aipatutako oinarriak onartuko dira.

PLANOA

INSKRIPZIO FITXA