Noticias

 

Silken Hotel katea Lekeitiora dator Emperatriz Zitaren ateak berriz zabaltzen. Hori bai, izena aldatuko dio, izan ere hemendik aurrera Uribarren Jauregia bezala ezagutuko da, iraganean leku berean kokatuta zegoen jauregia gogoratuz.

Hotelaren irekierak, gainera, lanpostu berriak sortzea eragingo du, lekeitiarrentzat aukera on bat sortuz. Guztira 45 lanpostu izango dira eta hauetan profil desberdinetako pertsonak beharko dira. Era berean, informazio gehiago eskuratzeko edota kurrikuluma bidaltzeko kontu bat ere sortu dute: recepcion.uribarren@hoteles-silken.com

Honetaz gain, hoteleko 42 gelek berrikuntza prozesua jasan dute eta lan horren erakusle da FITUR turismo ferian jasotako saria. Izan ere, Estatuko hotelen artean jasangarritasun eta errehabilitazio proiektu onena bezala izendatu dute Uribarren Jauregian egindako berrikuntza. Era berean, eskaintza gastronomiko sendo bat ere jarriko dute bezeroen gozamenerako.