Noticias

 

Santa Katalina pasealekuaren 4. Fasea

Santa Katalinako pasealekuan dagoen espaloiaren azken faseko lanak egunotan hastera doaz. Laugarren fase honetan, kolunpioak dauden tokitik hurrengo espaloira arte pasealekua eraikiko da. Bestalde, zati horretako farolak ere berriztuko dira, argiteria hobetuz.

169 metroko luzera izango duen espaloiaren azken fase honek, bi hilabeteko iraupena izango du eta 236.500 eurotako inbertsioa. Baliteke, behar izanez gero, lanok egiten diren bitartean trafiko mozketak egotea, hori dela eta, egunotan adi informazioari.