Noticias

 

Trafiko laguntzaileak kontratatzeko lan-poltsan izena emateko azken egunak

Lekeitioko Udalak Mugikortasun eta Hiritartasun laguntzaileen lan poltsa handitzeko hautaketa prozesua hasi du.

Trafiko laguntzaile hauek aldi baterako premiak estaltzeko helburua izango dute, gehien bat uda sasoian, lau hilabete gutxi gora behera. Herriko ibilgailuen eta oinezkoen arteko trafiko jarioa errazteaz aparte, aparkatzeko gune berdeak eta udal ordenantzak betearazteko begirale lanak egingo dituzte. Lanpostuaren lansari gordina hileko 1.821 €-koa izango da.

Aurkezteko epea irekita dago iada eta halan egongo da martxoaren 1eko 14:00ak arte. Interesatuek dokumentazio guztia Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan aurkeztu beharko dute. Lan poltsaren oinarriak Udaleko bulego orokorrean edota www.lekeitio.eus-en daude eskuragarri.