Noticias

 

Lekeitioko Udalak eta Aisialdi taldeak egitarau zabala aurkeztu dute Aste Santuetako oporraldirako. Apirilaren 7tik 10era, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, egunero, ludoteka eta kidegune zerbitzuak hainbat ekintzekin indartuta egongo dira: altxorraren bila herritik zehar, sukaldaritza tailerra, txapak egiteko tailerra, pelikula emanaldia, gaztelu lehiaketa, dantza eta gorputz adierazpena ikastaroa Arraguan edota soinuen bitartez musika sortzeko tailerra .

Ludotekan
Apirilak 7: Altxorraren bila (denok pirata mozorrotuta). 18:00tatik aurrera
Apirilak 8: Txapa tailerra (Bi txanda: 17tatik 18:30tara eta 18:30tatik 20tara)
Apirilak 9: Zinema: Azkue Aretoan “Kalbaza Tripontzia” filma
Apirilak 10: Sukaldaritza tailerra (Gazte Gunera joango gara)
Apirilak 3-4 eta 11 itxita egongo da

Kidegunean
Apirilak 7: Gaztelu lehiaketa Isuntza hondartzan
Apirilak 8: Instrumentuak eta musika sormen tailerra
Apirilak 9: Zinema: Azkue Aretoan “Kalbaza Tripontzia” filma
Apirilak 10: Dantza eta gorputz adierazpena ikastaroa (Arragua)
Apirilak 3-4 eta 11 itxita egongo da

11 urtetik gorako gazteek berriz, Gazte Gunea zabalik izango dute apirilaren 10, 11 eta 12an, arratsaldeko 18:00etatik 23:00etara. Ohiko zerbitzuaz gain, ekintza berezia apirilaren 11n izango dute: Urban dance ikastaro eta ikusikizuna. Izena emateko azken eguna martxoaren 29a da eta plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izen ematea gomendatzen da. Izen ematea Gazte Gunean bertan edota aisialdiastintzekoprest@gmail.com helbidean egin daiteke. Apirilaren 3-4-5 eko asteburuan Gazte Gunea itxita egongo da.