Noticias

 

VIII. TXIPIROI  JARDUNALDIAK GUZTIZ FINKATUTA DAUDE LEKEITION

  • Harrera ona izan da bai bisitari zein sektorearen aldetik.
  • Gure arrantza kultura sustatu, eta urtarokotasun batetan oinarritutako turismo eredu batetik aldentzeko jardunaldiak dira.

Aurreko urteetako arrakastaren ondoren, ‘Txipiroiaren Gastronomia Jardueren’ zortzigarren ekitaldia guztiz finkatuta dagoela ikusi du Lekeitioko Udalak. Jardunaldiak urriaren 24tik azaroaren 2ra ospatu dira herriko taberna, jatetxe eta elkarteekin elkarlanean. Bisitariak erakartzeaz gain, herritarrek gogoz hartzen dituzten jardunaldi gastronomikoak dira.  Aipatzekoa dugu sektorearen partaidetza: jatetxe eta tabernek balorapen ona egiten dute eta hurrengo urteetan ere jardunaldiekin jarraitzeko asmoa adierazten dute. Gainera, Udako turismo eskaintzatik kanpo udalak antolatzen dituen jardunaldi gastronomikoak positibotzat jo ditu sektoreak. Udako urtarokotasunetik irten eta eskaintza urte guztian zehar zabaltzeko aukerak badirela ikusten da.  Jardunaldi hauek gainera, badute beste helburu bat ere: gure arrantza kultura eta gure itsas ondarea sustatzea.

Balorapenaren xehetasunak

Lekeitioko jatetxeek txipiroia osagai nagusi daukaten platerak eskaini dituzte
Urtero bezala, Aisia Lekeitio, Aroa, Batzoki , Beitia Barri, Egaña, Goitiko, Jubilatuen Egoitzako jatetxea eta Mantxuak txipiroiekin egindako plater bereziak eskaini dituzte. Guztira, herriko 8 jatetxek hartu dute parte.
Aurten harrera nahiko ona izan da jatetxe batzuetan. Bertara heldu diren bezeroek aprobetxatu egin dute jardunaldien eskaintza kasu gehienetan.

Txipi-pintxo ibilbidea
Jardunaldietan parte hartu duten Lekeitioko tabernetan Txipiroi pintxoak izan dira. Guztira, 19 taberna hartu dute parte, pintxo desberdinak eskainiz. Balorapena positiboa da, eta eskaintzak harrera ona izan du.

Sosoaga Dolarera ikusteko bisita gidatuak
Bi bisita eskaini ziren azaroaren 1ean. Bisitarekin batera, herriko txakolina dastatzeko aukera izan zuten bisitariek. Guztira, 23 pertsona egon ziren bisitan.

Umeei zuzendutako tailer desberdinak
Lekeitioko Aisialde Taldeak hiru tailer antolatu zituen umeei zuzenduta: Pintura, arrantza eta sukalde tailerra. 50 ume inguruk hartu dute parte.

Ardoen dastaketa, txipi- pintxoz lagunduta.
Azaroaren 2an ardo dastaketa bat egin zen Hazi eta Mikel Garaizabalen eskutik, eta 28 pertsona hartu zuten parte. Jarduera hau arrakastatsua izan da, eta hainbat pertsona deitu dute turismo bulegora ea bigarren bat antolatuko dugun galdetuz.
Jatorri deitura duten Euskal ardoak dastatu ziren  (txakolinak zein Arabako Errioxako ardoak) eta, dastaketan laguntzeko, Egaña Jatetxeak eta Trinkete Tabernak, biak Lea Artibai Euskadi Gastronomika klubeko partaideak, pintxo berezi bi eskaini zuten: Txipi hostopila eta Txipiz beteriko Gernikako piperrak.

Bizkaia Kostak antolatutako blogtrip-ak promozio berezia eman die jardunaldiei.
Bizkaia Kosta elkartearen eskutik, urriaren 26an turismoan adituak diren 6 blogero Lekeition egon ziren jarduera desberdinak egiten. Egaña Jatetxean bazkaldu zuten eta txipi platerak dastatu zuten ere, jardunaldiei buruz hainbat informazioa jasoz.