Noticias

 

ZAINTZARI BURUZKO PRESTAKUNTZA ETORKINENTZAT

Menpekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzari buruzko prestakuntza saioak egingo dira Lekeitioko etorkinei bideratuta. Pertsona nagusiak zaintzeko baliabide eta ezagupenak ematea helburu nagusia eta euskarazko formakuntza berezi bat ere eskainiko zaie.

Udala eta Bizitzen fundazioak antolatuta,  saioak azaoaren 13an hasiko dira eta urtarrilera bitartean iraungo dute. Izena emateko deitu udaletxeko gizarte zerbitzuetara 94 603 41 00 zenbakiaren bidez.