Albisteak

 

Aurtengo Lekeitioko 27. Nazioarteko Antzerki Jaialdiak aldaketa nabarmenak proposatu ditu, eta publikoaren erantzuna oso ona izan da. Batetik, izen aldaketa ekarri du 27. edizioak: KALEKA. Kalean sustraiturik dagoen ikuskizuna, baina baita ere ikuslearekin loturak sendotzen dituena.

Bestalde, planteamendu berri honetan kontzeptu berriak agertu dira: publikoaren partaidetza gehitu, jasangarritasuna, hezkuntza, espazioaren erabilpen berriak, elkarkidetza…… KALEKAk esparru berriak hausnartu ditu aurten.

Eta bisitari eta herritarren erantzuna oso ona izan da. Lekeitioko kaleak jendez bete dira eta 26.000 bisitari inguru izan ditugu edizio honetan.

Uztailaren 6an, asteazkenean, KALEKA hasi zen Basurama kolektiboak eskeinitako Zaborra Puztu tailerrarekin. Bertan, herriko ikastetxeetako haurrek eta aurretiaz izena eman zuten haur eta nagusiek, berrerabilitako poltsekin burbuja erraldoi bat sortu zuten bi egunetan eta ondoren igandean Uribarren parkean puzteko. Igande goiz osoan bertara hurreratu ziren haur eta nagusiek burbujarekin parte hartzeko aukera izan zuten eta barruan sartu eta jolasteko aukera izan zuten.

Jaialdiak antzezteko espazio berriak bilatzen tematurik dago eta arrantzaleen kofradia zaharrean aurkitu du sormenerako leku paregabea. Lapso konpainiaren Sub antzezlana 2 egunetan zehar 6 emanaldi ikusteko aukera izan genuen eta emanaldi bakoitzean berrehun pertsonatik gora batu dira.

Jaialdi honetan ez da sekula falta umorea. Barikuan, Ganso & Ciaren Walkman ikuskizunak eta zapatuan Jean Phillipe Kikolasen Sin Remite ikuskisunak barre algarak lapurtu zizkigun eta zapatu domekan horretan maisua den Murmuyo clown txiletarrak Eskolape eta plaza bete jente batu zituen honek antzeztutako Su-seso taladro eta Fisura ikuskizunetan. Publikoa aktore bilakatzen eta herria bere esanetara jartzen maixua dugu txiletarra. Bi ikuskizun bikain eta gogoangarri eskaini dizkio Lekeitioko herriari. Murmuyo antzerkilari txiletar bikain hau Lekeitio eta Zarautzeko kale-arte jaialdien arteko kolaborazioari esker heldu da gurera. Inguruan eta munduan zehar jorratzen dihardugun harremanak sendotzen doaz.

Trócola Circoren Potted ikuskizunak harriturik utzi gintuen malabare teknikekin, Mesa para dos ikuskizunak plaza bete mahaikide batu zituen. Pete & Pat bikoteak bere pianomanarekin hamarkada askotara atzeratu gintuen eta Zurrunka taldearen
Kalekoloreko pertsonaiek xamurtasuna eta espazioaren geldotasuna eskaini ziguten.
Balearretatik etorritako Circ Boverren Vincles taldeak alde natural eta artistikoa erakutsi zigun. Jendea txundituta geratu zen banbu paloekin zer egiteko gai ziren ikusirik.
Herrian 2 katu erraldoik ere bisita egin ziguten eta katuak egiten duten lez katukeriak egin ziguten. Uribarren parkean, Toc de Fusta kataluniarren Los amigos de Crusó egurrezko estrukturekin nagusiek zein txikiek elkarrekin jolastu eta buruari eragiteko aukera eman ziguten.
Hortzmugaren Femmes lana umorean oinarritutako aldarrikapen-kantua da.
Euskal Zine Bilerak bere ateak zabaldu eta zinea aire librean egin du emanaldia aire bohemio xamarra eskainiz. Eta nola ez, jaialdian sua izan da; sua beti izan baita gurean. Hau dela eta, aurtengoan Deabru Beltzak eta Lekittoko Deabruak urtero lez hainbeste gustatzen diren antzerki piroteknikoa eskaini digute.

Asteburu zoragarria izan da. Eguraldia lagun, ikuskizun guztiek erantzun ona izan dute. Plaza, kaleak, hondartza, portua… jendez beterik izan dira. Aurtengoan ere 26.000 ikusletik gora. Sekula baino aldaketa gehiago, parte hartze gehiago. Sekula baino herriko elkarteekin hartu emon gehiago, sekula baino ikusle gehiago. Horrela da 27. edizioko asteburuko balantzea: Sekula baino aniztasun gehiago.

Pastelaren ginda astelehenean Murmuiyok jarri zuen Clown tailerrarekin eta martitzen eta eguaztenean Thomas Prattki LISPAren zuzendari eta sortzaileak The Poetic Body tailerrarekin. Beti esan ohi den lez, onena azkenerako uzten da.

Ez gara agurtuko eskerrak eman gabe, hau posible egiten lagundu diguten erakunde, elkarte, herritar eta Udaleko lan taldeari. Eta azkenik eta garrantzitsuena, hau ikustera etorri diren herritar eta bisitari guztiei. Beste behin ere oso harrera ona egin baitigute.