Albisteak

 

Hona hemen Lekeitioko 2016ko San Antolin jaietako egitaraua.

Eskerrak eman hainbat hilabetetan lanean egon diren Jai Batzordeko kideei eta baita zoriondu ere, egitaraua zabala, anitza eta adin guztietara zuzentzen delako.

Eskerrik asko Bittor Txakartegiri txupina botatzeko gonbita onartzeagatik.

Ezin ahastu ekintzak aurrera eramango dituzten talde eta banakakoak ezta programa paperez argitaratzeko laguntza ematen duten denda eta enpresak. Eskerrik asko danori.

Programak eskuragarri daude paperez Kulturetxean eta turismo bulegoan.

Programa gaztelaniaz nahi izanez gero, turismo bulegora joan eta bertan emango dituzte.

Gora San Antolin!! Ondo pasa!!