Albisteak

 

LEKEITIOKO UDALAK 2016KO AURREKONTUAK HERRITARREI AURKEZTUKO DIZKIE BATZAR IREKIAN

Guztira 20 herritarrek egin dituzte ekarpenak 2016ko aurrekontuari Lekeitioko Udalak 2016ko aurrekontuen proposamena herritarrei aurkeztu zien urtarrilaren bukaeran. Aurrekontu proposamena etxeetara buzoneatu zen UDALETIK aldizkariaren bitartez, sare sozialetan eta Udaleko web orrialdean zintzilikatuta egon da eta Udal eraikinetan ere proposamena eskuragarri egon da.
Otsailaren 7ra arte herritarrek aukera izan dute aurrekontu proposamenari ekarpenak egiteko  hainbat bitartekoren bitartez, erraztasunak emate aldera.

  • WhatsApp bidez 7 herritar jarri dira udaletxearekin harremanetan.
  • Helbide elektronikoz 8 herritar.
  • Buzoneatutako aldizkarian txertatu zen ekarpen orria 5 herritarrek aurkeztu dute udaletxean.

Beraz, guztira 20 herritarrek egin dituzte ekarpenak. Lekeitioko Udalak herritar hauei eskerrak eman dizkie parte hartzeagatik eta euren ekarpenen inguruan erantzuna eman zaie. Ekarpen batzuk aintzat hartu dira, epe labur eta ertainean egitekotan. Beste batzuk, ostera, ez dira lehentasunezkoak ikusi eta honen zergatia azaldu da.
Lekeitioko Udalak herritarrei deia luzatzen die 2016ko Udal aurrekontuen aurkezpenera eta jasotako ekarpenen berri emango den batzar irekira etortzeko. Batzarra datorren astelehenean, otsailak 29,  arratsaldeko 18:30ean  Kultur Etxeko Azkue Aretoan izango da.
2016ko Udal Aurrekontuak martxoaren 2an egingo den Osoko Bilkuran aurkeztuko dira onartuak izan daitezen

.