Albisteak

 

Lekeitioko Udalak eta Zinemazaleen elkarteak Ikusgarri Aretoa partekatzeko eta erabiltzeko hitzarmena  sinatu zuten abenduaren 29an.

Lankidetza hitzarmen honen indarraldiak, printzipioz, bat egiten du Lekeitioko Udalak eta  Parrokiak Ikusgarri Aretoaren alokairu kontratuarenarekin, beraz 2021ko abendura arte.

Erabileraz gain, hirugarren urtez ikusgarri aretoan ekintza kultural desberdinak antolatzeko konpromisoa hartu du Lekeitioko Zinemazaleen Elkarteak.

2017. urtean antolatutako ekintzek, oso erantzun ona izan zituzten , 2500-2800 herritar hurbildu baitziren.

14 ekintza antolatu ziren iaz;  kontzertuak, antzerkiak, monologoak eta hitzaldiak . 2018rako begira udalak diru kopurua handituko du, ekintza kopurua handitzeko eta kalitatea hobetzeko (15.000 euro bideratuko ditu)

Aipatu baita,  Udalak Aretoak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko zenbait inbertsio egingo dituela, hala nola, argi eta soinu equipo berria erostea( 25.000 euro bideratuko ditu).