Albisteak

 

Azken asteetan Lekeitioko Udala hobekuntza lanak egiten ari da Merkatu Plazan. Saneamendu berria jarri da, igogailuan hobekuntzak egin dira eta orain behenganea aldatuko da.

Datorren astean (urtarrilak 8/14), beraz, behengane berria jarri ahal izateko, Merkatu Plaza itxita egongo da.

Guztira, Udalak, 49.943 euro inbertituko ditu Merkatu Plazan.

Udalak sortu daitezkeen eragozpenagatik, parkamenak eskatzen ditu.