Albisteak

 

Martxoaren 3an plazan Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra emateko aurten ere azoka antolatuko du Lekeitioko Udaleko Emakumea eta Berdintasun Batzordeak, Lea Artibai Garapen Agentziarekin elkarlanean. Aurtengoa beraz hirugarren azoka izango da.

Azoka 2 gunetan banatuko da beste behin: alde batetik salmentarako gunea (Kontzijopean) eta bestetik, erakusketa gunea (Barandiaran Aretoan).

Kontzijope gunean saltokia ipintzeko izena eman beharko da eta horretarako epea zabalik egongo da otsailaren 5eko 14:00ak arte.

Lekeitioko Udaleko harreran (Gamarra Kalea, 1) edo emailez lekeitioberdintasuna@gmail.com helbidera idatziz aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Izena emateko eranskina (PDF 244KB)