Albisteak

 

Nabarmenki bisitari gehien erakartzen dituen eskualdeko herria da Lekeitio.
Apirilaren 2tik 6rako astean, %35ean hasi da bisitari kopurua iazko datuekin konparatuta.

Apirilaren 2tik 12ra, Aste Santuak eta Paskua Astea, %23a hasi da bisitari kopurua iazko datuekin alderatuz. Soilik aste santuko astean, %35a hasi da bisitari kopurua iaztik. Hori antzeman daiteke, turismo bulegoko kontsulta datuen igoera ikusita. 1051 kontsulta egin dira aurtengo oporraldian, 2014koekin alderatuz 194 kontsulta gehiago. Bisitarien jatorriaren tendentzia mantendu egin da: Hego Euskal Herritik %39, Espainiar Estatutik %47 eta Atzerritik %14. Nabarmenki bisitari gehien erakartzen dituen eskualdeko herria da Lekeitio.

Azken urteetako bisitari kopuru handiena izan zuen Lekeitiok 2014an eta Aste Santuetako datuak ikusita tendentziak hoberantz egingo duela ematen du. Lekeitioko Itsas Ondare Zentroaren baliabideek ere hainbat bisitari erakarri dituzte. Santa Katalinako Itsasargiak 175 bisita izan ditu Aste Santuko astean, iaz baino %7a gehiago. Honen harira, Antena 3 telebista katean, A tiempo saioan, Itsasargiaren inguruko erreportai bat grabatu genuen, gure itsas ondarearen berri emanez. Hain zuzen ere, udal honek, turismo eredu ezberdin bat indartu nahi izan du kulturari tiraka.Turismo aktiboa, kulturala, anitza eta urte osoan funtziona dezakeena. Gure inguru paregabeak erakartzen duen turismo eredu klasikoa osagarritu eta askoz haratago joan daitekeena. Ondareari lotuta, adierazpen artistikoen inguruan eraikita edo ospakizun tradizionalen inguruan antolatutakoa:

http://www.antena3.com/el-tiempo/faro-santa-catalina_2015041000357.html