Albisteak

 

31. KALEKAn parte hartzeko 500 artista aurkeztu dira

KALEKAren 31. edizioa prestatzen hasia dago jada Lekeitioko Udala. Azaroan ireki zen proposamenak aurkezteko epea eta guztira 500 konpainia, artista eta kolektibok aurkeztu dituzte haien lanak! Parte hartze handi honek aurreko urteetan bezala gorantz egiten jarraitzen du. Euskal Herriko taldeez gain, estatuko eta nazioarteko artista ugari daude.

Antzerkiak, su ikuskizunak, malabarismoak, tailerrak, ikuskizun ibiltariak edota dantzak aurkitu ditzakegu aurkeztutako proposamenen artean. Aurkeztutako lan horien artean aukeraketa egin behar da orain eta ez da batere erraza izango. Baina seguru uztailaren 9tik 12ra ospatuko den Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdian punta puntako ikuskizunak izango ditugula berriz ere!