Albisteak

 

37. Euskal Zine Bileran, Lekeitio zinez jantzi nahi dugu eta baita herriaren parte hartzea bultzatu ere. Horretarako herriko dendari eta ostalari guztiei zuzendutako apaintze lehiaketa sortu du Lekeitioko Udalak.

Bi sari daude jokoan; bata, klaketa saria, dendariei zuzendutako 150€-ko saria eta bestea, bobina saria, ostalariei zuzendutako 150€-ko saria.

Hiru epaimahaikide izango dira: Kepa Arruza kultur zinegotzia, Euskal Zine Bilerako lantaldeko kide bat eta Lekeitioko artista bat. Kontuan izango dute, zine eszenografia eta originaltasuna. Gainera euskal zineari erreferentzia egiten dioten apainketak hobetsiko dira.

Izena emateko data, azaroaren, 3tik 13ra da eta erakusketa aldia azaroaren 20tik 30era izango da, zine bilera astea aprobetxatuz (EZB azaroaren 23tik 29ra). Sari banaketa, azaroaren 29ako jardunaldietan egingo da, goizeko 12etan Barandiaran aretoan.

Norbaitek informazio gehiago nahi izanez gero idatz dezala ilarrinaga@lekeitio.com helbidera edo 94 603 41 00 zenbakira deitu.