Albisteak

 

Lekeitioko Udalak Abaroa Jauregiko berdegunea herriratzeko asmoa zuela iragarri zuen duela hilabete batzuk. Beharrezkoak izan diren ikerketa teknikoak egin ondoren, auzolanaren bitartez bultzatu nahi du berdegunea herriaratzeko proiektua.

Auzolanak lorezaintzan eta margoketan oinarrituko dira. Astean bitan izango dute biltzeko eguna, asteartez eta ostegunez, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Udalak jende talde bat bildu nahi du horrela, ahal duen neurrian, Abaroa Jauregira hurbildu eta laguntza eskaintzeko. Izena emateko Kultur Etxera hurbildu beharko da arratsaldez.