Albisteak

 

125 urte itxita egon den Abaroa gunea auzolanaren bidez zabaldu eta bere etorkizuna herritarrek erabakitzea nahi du udalak. Helburua, guztion artean Abaroa gunea berreskuratzea da eta horretarako ahal denik eta parte hartze zabalena lortu nahi da erabakietan.

Zentzu honean, bigarren asanblada egingo da bihar arratsaldeko 19:00etan ikusgarri aretoan. Lehen asanbladara 25 herritar bertaratu ziren, Abaroaren gainean erabakiak hartzeko. Oraingo ostegunean, Abaroa Guneak jarraitu beharko lukeen gestio edo kudeaketa ereduaz hausnartuko dugu. Ze eredu litzateke egokiena Abaroa Gunearentzat? Astra Gernika, Sarobe Urnieta, Bonberenea Tolosa, La Tabacalera Madril edota Can Batllo Bartzelonako ereduak aurkeztuko dira eta Abaroa Guneak ze kudeaketa eredu jarraitu behar duen erabakitzen saiatuko gara.

Aurreko asanbladan, norbanakoek Abaroa Gunearen funtzio nagusia Kultura eta Sorkuntzarena izan beharko lukeela adierazi zuten. Orain baina kudeaketa eredua aztertu beharko dugu. Nola egin jasangarri Abaroa Gunea?

Udalak Abaroa Gunearen gainean erabakiak hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, Abaroa guneaz jabetu eta espazioaren eraldaketa martxan jartzeko prest egongo litzatekeen lantalde bat sortze aldera. Nolako espazioa behar eta nahi dugu lekeitiarrok? Abaroa guneak funtzio bakarra edo anitza izan behar du?Nola berpiztu behar da abaroa? zein dira herritarrek eta herriko eragileek dituzten beharrak?nola antolatu eta asetu daitezke behar horiek abaroa gunean?nork kudeatu behar du? Gestioa konpartitua izan behar ahal da?