Albisteak

 
Abaroa gunea okupatutako gune bat izaten jarraitzen du. Baina, era berean, gazte asanblada eta udalaren arteko harremana egokia eta erregularra da. Udalak bat egiten du gazteen aldarrikapenei bidea ematearen gaiarekin; eta modu berean, gazte asanblada kontzientea da Abaroa guneak, eta jauregiak bereziki, duen ondare-balioaz eta bete beharreko segurtasun neurriez. Horrez gain, gazteek ez diote inolako eragozpenik jarri nahi Abaroa parkearekiko martxan dagoen auzolan proiektuari.
  
Horregatik, esandakoa kontuan hartuta, parkea zabaltzeko auzolanak aurrera jarraitzen du, udaberrirako parkea zabalik egon dadin, baita asteburu honetarako aurreikusita dauden Europako Ondare jardunaldiak inolako eragozpenik gabe bete daitezen.