Albisteak

 

1891. urteko Abaroa jauregiaren erreteila oso egoera txarrean dago eta ezinbestekoa da zaharberritze lanak lehen bait lehen hastea.
 
Abaroa jauregia Alfred Achile Napoleón Feine arkitekto frantsesak “Bigarren Inperio” estilora diseinatutako bizileku aristokratikoa da. Lekeitioko Udalak 2004an eskuratu zuen.

2015eko urriaren 6an Eusko Jaurlaritzak, kultura ondasun sailkatu zuen eraikina, monumentu-multzo kategoriarekin. Egun erreteilak duen egoera arriskutsua izateaz gain, konponketarik egiten ez bada, erreteila jausi eta eraikina guztiz kaltetuko da.

Eraikinean 2014ko otsailean izandako suteak eta egiturak izan dituen xilofagoen eta termiten izurriak erreteilaren egoera traketsa larritu dute.

Lehen fase honetan 170.000 euroko inbertituko dira, eta printzipioz, 4 hilabetetan amaituko da.

Bigarren fasea, lehen fasea bukatu bezain laster hasiko da eta gehienez 96.000,00 euroko kostako da. Beraz, guztira erreteilaren konponketa guztira 266.000,00 euro kostako dela aurreikusten da.

Obra hau egin ahal izateko, Lekeitioko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak lortu ditu.

Lanak hasten direnean,Abaroa Jauregiko lorategia itxi egingo da erretilaren konponketaren bigarren fasea amaitu arte.

Abaroa erreteilaren konpoketa lanak otsailaren bukaeran edo martxoaren lehen egunetan hasiko dira.

LIZITAZIOAREN BALDINTZAK