Albisteak

 

Larunbat goizaldean sute txiki bat piztu zen Abaroa Jauregiko teilatuan. Suhiltzaileak eta ertzaintza bertaratu ziren eta arazorik gabe kontrolatua izan zen segidan. Orain, suhiltzaileen eta ertzaintzaren txosten teknikoaren zai gaude, sutearen arrazoia zein izan den argitzeko.

Udal teknikariak Abaroa Jauregian izan dira, udaltzainburuarekin teilatuaren egoera ikuskatzeko. 2014ko aurrekontuetan Abaroa Jauregiaren teilatua konpontzeko inbertsioak kontuan hartzen dira.

Informazio gehiago izan ahala, bere berri emango dugu.