Albisteak

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Bizkaiko Abokatuen Elkargoarekin lankidetzan, bost bulegotara zabalduko du 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako doako orientazio juridikoko zerbitzua, Lurraldeko adinekoengana hurbiltzeko asmoz.

2017ko uztailaren 3tik aurrera, zerbitzua Barakaldo, Balmaseda, Gernika, Getxo eta Durangoko bulegoetan ematen hasi da Aldundia.

Zerbitzua doakoa  da eta oinarrizko aholkularitza juridikoa emango du: zalantzak argitu, eta beharrezkoa bada, arazorik larrienak konpon ditzakeen norbaitengana bideratu. Zehazki, honako arlo hauek jorratzen dira:

• Testamentuak, herentziak eta ondorengotzak.
• Gizarte Segurantzako pentsioak, gizarte-prestazioak eta gizarte-zerbitzuak.
• Dibortzioak, hitzarmen arauemaileak eta bisita-erregimenak.
• Kontsumoa, banka eta aseguruak.
• Laguntza eta agiri judizialei buruzko informazioa, eta, behar izanez gero, doako justiziaren eskabidea.
• Auzokoekiko arazoak, jabetza horizontala.
• Ezgaitze judiziala eta tutoretza judiziala.
• Administrazioen aurrean egin beharreko beste izapide batzuk (izaera soziala ez dutenak).

Zerbitzu hori eskatu ahal izango dute Bizkaian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pertsonek.

Informazioa eta aurretiazko hitzordua:

• Telefono honetara deituta: 94 406 80 00
• Laguntza bulegoan. Diputazio kalea 7, beheko solairua, 48009 Bilbo.
www.bizkaia.eus/hitzorduak

Aurretik hitzordua eskatuta, Gernika eta Getxoko bulegoetan astelehenetan 9:00etatik 11:00etara.
• Gernika, San Juan Ibarra 5.
• Getxo, Konporte z.g.

Barakaldo, Durango eta Balmasedako bulegoetan astearteetan 9:00etatik 11:00etara:
• Barakaldo, Fueros 4.
• Durango, Askatasun Etorbidea 12.
• Balmaseda, Magdalena Pasealekua 2.