Albisteak

 

Udaleko ordezkariok, honako adierazpena egin dugu.

“2016ko maiatzaren 21an, Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako ErrepublikaArabiar Demokratikoaren lehendakaria hil egin da.

Lekeitioko Udalak Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu nahi ditu.

Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu.

Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean Lekeitioko Udalak bere doluminak adierazi nahi dizkio Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.

Bederen, azpimarratu nahi dugu, badirela 40 urte Estatu espainiarrak garatu ez zuen deskolonizazio prozesua bururaino eramateko ordua dela eta erreferendum bat egitea ahalbidetzeko lan egiteko eskaera luzatzea NBE erakundeari eta nazioarteko komunitateari.

Hori guztia dela eta, aste osoz, Saharako bandera Udaleko balkoi nagusiaren erdialdean jarriko da.

Sahara Hurra! Sahara Libre!”