Albisteak

 

Udaberriko oporraldiak modu partehartzaile, sortzaile eta aktiboan gozatzeko aukera eman nahi izan dugu. Apirilaren 7tik 10era, arratsaldero, ludoteka eta kidegune zerbitzuak hainbat ekintzekin indartuta egon dira: altxorraren bila herritik zehar, sukaldaritza tailerra, txapak egiteko tailerra, pelikula emanaldia, gaztelu lehiaketa, dantza eta gorputz adierazpena ikastaroa Arraguan edota soinuen bitartez musika sortzeko tailerra.

Haur kopuru handia mugitu da egun hauetan aisialdiko eskaintza ezberdinetatik. Txikienen artean, Altxorraren bilak arrakasta berezia izan zuen. Eguraldi eguzkitxuarekin lagunduta 30 haur inguru gurasoekin batera, pirata mozorrotuta, altxorraren bila ibili ziren Lekeitio guztitik zehar. Sukaldaritza tailerra ere gustora hartu dute txikienek. Bertan beste 25 haur trebatu dira bizkotxoa egiten.

Nagusitxoek berriz, Dantza eta gorputz adierazpen ikastaroa eta Urban Dance ikastaroa baloratu dute positiboen. Lehen ikastaroa Arruguan egin zuten 25 bat umek. Urban Dancek berriz, plaza kopurua bete eta 20 lagunek dantza mota honetako hastepenak egin zituzten.