Albisteak

 

Atzo, irailaren 5ean, Antzar jokoan, jasoera gehien eta antzar burua ereman zuena  Ignacio Canduela izan zen.  75. potinean joan zen, APURATEN koadrilan. Antzartek-ari burua kendu zion 6. jasoeran. Beraz beretzat dira txapela eta 300 euroko saria.

Horretaz gain, bera Ignacio Canduela izan zen harrapatzaile guztietatik jasoera gehien egin zituena, gainontzeko harrapatzaileek  5 jasoera egin zituzten gehienez eta, beraz 300 euroko beste sari bat ere eraman du Ignaciok. Zorionak Ignacio!!

Dotoretasunaren saria, 150 euroko saria 44.potinak eraman zuen, T-KENTO koadrilak alegia, ibilbidea 52 segundutan egin zuen. Zorionak koadrila!!

Guztira 71 jasoera egon ziren atzo: Antzartek-ekin 48 jasoera eta naturalekin 23.

19 antzar natural eta 6 Antzartek  erabili ziren antzar jokoan.

Jasoera gehien egin zuen antzarrak:  3 antzar naturalek eta 38 Antzartek-ek.

Potin guztiak  denbora barruan (1´30”) ibili ziren, bi izan ezik.

Guztira Antzar Jokoan parte hartu zuten potinak 84 izan ziren:  61 lekeitiar, 2 eskualdekoak eta 21 kanpotar. 52 koadrilek antzar naturala aukeratu zuten eta 32k Antzartek.

Sari banaketa irailaren 7an 20:30etan izango da plazako eszenatokian, Egan-en kontzertua baino arinago