Albisteak

 

Antzerkiaren bidez sortuko dute gazteek behar eta nahi luketeen Lekeitio. Zelako herria nahi dute gure gazteek? Zer itxaropen eta espektatiba dituzte? Nola irudikatzen dute lana, bizilekua, lagunartea, elkarbizitza?
Maiatzaren 22an, gaueko 21:30etan egingo da antzerki emanaldia Gazte Gunean. Beraien eskuekin eraiki duten eszenatokian erabiliko dute estreinakoz.

Emanaldian parte hartzeko, gazte talde bakoitzak bere antzezlana prestatuko du beraien kontua. Beti ere,  antzerkien gaia amesten dugun Lekeitio izango da, ideia horrekin nahi bezalako antzerkia sortu ahal dutelarik. Gazte talde bakoitzak hurrengo baldintzak bete beharko ditu: neska-mutilak osatu beharko dute taldea, euskaraz izan beharko da, 5pertsona gutxienez eta 12 gehienez parte hartuko dute, 10 -15 minutu iraungo du antzerkiak eta errespetuzko antzezlana izan beharko da.
Modu partehartzaile, aktibo eta sortzailean irudikatzen dugu aisialdia eta horregaitik, partehartzaile guztiekin
asteburu pasa bat egingo dugu doain aterpetxe batean beraiek zehazten duten daten artean.

Antzerkiaren adierazpen ezberdinetan sakontzeko, eta gazte talde bakoitzaren antzerkia egituratzen eta sortzen laguntzeko, Eneritz Artetxe antzerkilariak bi ikastaro eskainiko ditu zapatuetan Gaztegunean. Maiatzaren 2a eta 16an, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.